SPICER AYRA CARDAN-I BURUZKO ELA-REN AZKENENGO PRENTSA OHARRARI ERANTZUNEZ

Irailaren 15 eta 16an, hainbat hedabidetan ELAren prentsa ohar bat agertu zen, zeinetan LABek, CCOO eta UGT sindikatuekin batera duela urte bete baino gutxiago aipatu lantegiko 46 langileren despidoa tazitoki negoziatu zuela esaten baitzen. Akusazio larri hauek ukatzeaz ezezik, LAB sindikatuak, ELA sindikatuaren jarrera intoxikatzailea ere salatu nahi du, LABek lehen eta orain kaleratzeen kontra egin duelako eta bai Lan Delegaritzan eta bai enpresako abokatuen zein arduradunen aurrean argi eta garbi esan duelako inolaz ere ez dituela onartuko despidoak. Haatik ELAren jarrera manipulatzailea salatu nahi dugu, atera duten prensa ohar honekin bere gabezia sindikalak ezkutatu nahi dituelako. LABek ez du inongo despidorik onartu, ez tazitoki ez esplizituki.

LABek SACen, nahiz eta gutxiengoa izan ( delegatu bakarra bederatzitik) beti egin izan du despidoen eta prekarietatearen kontra; azken enpresa hitzarmena ez zuen sinatu ordu extrak sartzea ahalbidetzen zuelako ( ELAk eta gainontzeko sindikatuak sinatu zuten eta ez tazitoki, esplizituki baizik), suspentsioko EREa ere, LABek ez zuen sinatu eta gainera gainontzeko sindikatuei ohartarazi zien enpresa kaleratzeekin etorriko zela... Hala ere, beste behin ere, urte askotan zehar egin duen bezala, ELAk enpresari txeke zuria eman zion CCOOekin batera suspentsioko EREa sinatuz ( ez tazitoki, esplizituki baizik).

ELAren prentsa oharrean esaten den bezala, dena DANA multinazionalaren estratagema bat izan zen enplegua prekarizatzeko. Egia da, baita ere, enpresako zuzendaritzak sistematikoki subkontratatzen duela, kostuak murrizteko xedez. Egia da ere, DANA multinazionalak behin behineko enpleguarenganako mesprezua erakusten duela behin eta berriz. Hala ere, kontua da, ELAren diskurtso mediatikoak ez duela inolako zerikusirik SACen urteetan zehar eta egun duen enpresaren aldeko jarrerararekin. Beste adibide bat ipintzearren zera esan genezake: subkontratazioen kasuan, LABek behin baino gehiagotan eskatu dio ELAri komiteko bilera bat deitzeko denon artean gaia aztertzeko eta ELAk, komiteko presidentzia bere gain izanda ere, ez du deitu komiteko batzarrik. Izan ere, urte erdi baino gehiago daramatzate komiteko bilerarik deitu gabe.

Orain, SACeko ELAren beste inkoerentzia bat gogora ekarriko dugu:

2010eko apirilaren batean aldarrikatu zen martxoaren 31-ko 404/2010 Errege Dekretua, zeinak “batik bat, lan ezbeharrak urritzeari eta prebenitzeari lagundu dioten enpresei kontingentzia profesionalen kotizazioa murriztuko duen sistema arautzen duen”. Hauek, funtsean, ezbeharren prebentzioari, “eraginkortasunez eta era egiaztagarri batez”, laguntzeaz nabarmentzen diren enpresen kotizazioan eta lan istripuen eta laneko gaixotasunen prebentzioan, ekimen eraginkorrak egiteagatik, egiten diren deskontuak dira.

Enpresek eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten edota ez dituzten betetzen jakiteko, enpresaren eta sektoreko ezbehar-indizeak alderatzen dira eta norberak bere buruari egindako prebentzio jardueren aitorpena egiten da, zeinak enpresaren jarduera egokia objektibatuko duen. Akordiorik balego, aipatu aitorpena prebentzio ordezkariek sinatu behar dute, eta akordiorik lotuko ez balitz, alegazio idazkia aurkeztu behar da. Aitorpena mutualitateari aurkeztu ondoren, mutualitateak Gizarte Segurantzari bidaliko dion txostena egingo du. Bada, akordio hau, sindikatu guztiek sinatu zuten, LABek izan ezik. Berriro ere, enpresak txilibitua jo eta beraien beharra duenean, enpresako arduradunei, ELAk beraien komunikatuan hain gogor egiten dienei “papertxoa” sinatzera, beste sindikatuekin batera. Eta guzti hau zertarako? Bada, duela gutxi, enpresan bertan, segurtasun eta lan osasun alorrean dagoen planifikazio eta koordinazio eza agerian geratzeko eta ia langile batek lanean bizia nola galtzen duen ikusi behar izateko ( irailaren 5ean). ELA eta gainontzekoak paper bat sinatu zioten, enpresak Segurtasun Sozialeko bonifikazioak kobratzeko. Horretarako, enpresan lan osasun alorrean dena oso ondo doala adierazten zuen papertxo bat sinatu behar izan zuten. Eta hilabete batzuk beranduago agerian geratu da hori ez zela horrela. Zer dela eta sinatu zuten paper hori? Bada berriro ere, enpresako zuzendariei “mesedetxoa” egiteko, langileen segurtasunean pentsatu beharrean. Komunikatu gutxiago eta koherentzia gehiago mesedez!

SACeko ELAren jarrera onartezina iruditzen zaigu.Hobeto egingo lukete, komunikatu manipulatzaileak idatzi beharrean, metaleko grebak prestatzen eta SACen, LABekin batera prekarietatearen kontra borrokan egingo balute. Horretarako prest agertzen direnerako, LAB langileen alde borrokatuz, ondoan izando dute.